KASU ERREALAK

Bertako produktuen eskuragarritasuna indartzeko vending makina

Biziola kooperatibak, Olaberriako Udalaren eskutik, ekoizleen berta-bertako produktuak herritarrengana gerturatzen ditu, vending-soluzioari esker.
Bezeroa
Olaberriako Udala (Gipuzkoa)
Ezarritako soluzioa
Mistral+
Olaberriako herriak argi du: berta-bertako produktua sustatzea landa eremuan beharra eta lehentasuna da. Biziola kooperatibaren produktuen banaketaren bidez, makinak gaztak eta piparrak eskaintzen ditu bereziki, bertako ekoizleek egindako beste hainbat elikagairekin batera, guztiak ere eskualdeko tradizio gastronomikoaren adierazgarri.
Landa-herri gisa, Olaberriak bertako produktuen eskaintza bateratzeko eta herritarrei hurbiltzeko erronkari egin behar zion aurre, Biziola proiektuaren bidez. Egitasmo horren helburua zen tokiko ekoizleen lanari balioa ematea eta eskualde burujabeago, jasangarriago eta orekatuago baterantz aurrera egitea.

Erronka:

Olaberriak berta-bertako produktuen eskuragarritasuna erraztea zuen erronka, lurraldearekiko duten hurbiltasuna, kalitatea eta sustraitzea galdu gabe, eta, noski, bertako ekoizleen lanari balioa emango zion proiektu baten bidez.

Soluzioa:

Urkotronik-etik aholkularitza pertsonalizatua eskaini zitzaien, proiektuaren testuingurura eta beharretara gehien egokitzen den vending soluzioa identifikatzeko. Azkoyenen Mistral+ makina ezartzea erabaki zen, cashless ordainketa-sistema integratuarekin. Gainera, Urkotronik-eko zerbitzu teknikoak makinaren funtzionamendu egokia eta etengabeko zerbitzua bermatzen ditu, edozein akats saihesteko.

Emaitzak:

Gaur egun, Olaberriak funtzionamendu intuitiboa eta eskuragarria duen vending makina bat du, edonoiz eskuragarri, berta-bertako produktuak erosteko. Soluzio honk, produktu horiekiko eskuragarritasuna hobetzeaz gainera, tokiko produktuaren balioa indartzen du. Izan ere, salmenta automatikoko zerbitzuetan, makina on batek bere benetako ahalmena kalitatezko zerbitzu batekin batera doanean bakarrik lortzen da.

Salmenta automatikorako eta zerbitzu tekniko espezializaturako, soluzio adituak.
Osoki lagunduko dizugu, gure ikuspegi aditutik, zure negozioa bultzatzen. Kezkatzen zaituenagatik kezkatzen gara, eta zure esanetara gaude beti, arazoak prebenitu eta horiek gertatzen direnean ahalik eta azkarren konpontzeko.
Zure negozioa etengabe aritzea da gure motibaziorik handiena.
40
40 urteko eskarmentua.
24
24 laguneko lantaldea, zure zerbitzura.
365
Urteko 365 egunetan, etengabeko zerbitzua.

Zure negozioa hazten laguntzeko prest?

Bete formularioa gure aditu-taldeak aholku eman diezazun.
Zure mezua jaso dugu.
Errorea gertatu da mezua bidaltzean.