Zure janari dendan benetako kafeaz gozatzeko makina automatikoa
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
Erronka:
Mara Mara minimarket-ek bere eskaintza indartu nahi zuen, okindegi eta opilgintzaz, urdaitegi moztuaz, edari hotzez, fruta eta barazkiez edota supermerkatuko produktuez harago, kafe zerbitzu on bat gehituz. Formatu erabat autonomoa izatea bilatzen zuten, bezeroei azkar, erraz eta zain egon gabe zerbitzatzeko aukera emango ziena, betiere kalitate-estandar altua mantenduz.
Soluzioa:
Vitro S1 makina automatikoaren instalazioari esker, negozioaren eskaintza zabala auzokideek dendan jartzen duten konfiantzaren neurriko kafearekin osatu ahal izan da. Horrelako kokalekuetarako, Urkotronikek OCS makina automatikoak alokatzeko aukera ematen du, hilean 70 euro bakarrik ordainduta, mantentze-lanak barne. Soluzio praktikoa, errentagarria eta konplikaziorik gabea. Alegia, inbertsioa arazo izan gabe zerbitzuak saldu nahi dituzten negozioetarako ezin hobea.
Emaitzak:
Negozioaren eguneroko jarduera eten gabe, Vitro S1 makinak berehalako zerbitzu erosoa eskaintzen du kafea erostean, balioa gehitzen dio dendako produktu eta zerbitzuen katalogoari, eta indartu egiten du kalitatearen aldeko apustua egiten duen establezimenduaren posizionamendua. Gainera, Urkotronik edozein ezustekoren aurrean berehalako zerbitzu teknikoa bermatzeaz arduratzen da, makinaren funtzionamendu egokia uneoro ziurtatuz.
