Gosari bat ikuspegi zoragarriekin... eta salmenta automatikoko benetako kafearekin
Erronka:
Arbe Hotelak kafe-soluzio automatiko bat behar zuen, espazio dotore batean kokatzeko eta, aldi berean, kalitate handia, edari-barietatea, azkartasuna eta erabiltzeko erraztasuna eskaintzeko. Hori guztia taldearen eguneroko jarduna zaildu gabe eta, noski, bertako produktuekiko eta produktu ekologikoekiko konpromisoa errespetatuz.
Soluzioa:
Vitro X1 makina —unitate bikoitzean instalatua, eskari-gailurrak betetzeko— ezin hobeto integratu zen hoteleko gosari-gunean, diseinu sofistikatuari, edari beroen menu osoari eta pertsonalizatzeko gaitasunari esker. Orain, bezero bakoitzak espresso bat, cappuccino bat edo gertuko esne ekologikoa duen edari bat har dezake, etenik gabe, segundo gutxian eta kalitate onenarekin.
Emaitzak:
Arbe Hoteleko lantaldeak Urkotroniken laguntza eskertzen du. Saldu ondorengo zerbitzuari esker, makinak egoera ezin hobean mantentzen dira beti, eta edozein behar teknikoren aurrean, arazoak arintasunez konpontzen dira. Gugan duten konfiantzari esker, gauza garrantzitsuetan zentratu daitezke; alegia, eguneko lehen kafetik, bezeroak zaintzean. On egin!
